XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berrikuntzarik aipatzekotan, ordezkapen sailekoak eta zerbitzu publikoen arlokoak hartu beharko genituzke kontutan.

Azken hauetan gauzatzen dira, zalantzarik gabe, ekintza bikain eta iraunkorrenak.

XIX. mendearen bukaeratik azken gerraterainoko epeak hirigintza aldetik ez dakarkie txantxikuarrei emaitza nabarmenik.

Aintzinako egitura ekonomikoak desegin eta produkzio-bide berriak azaltzen direneko aldi honetan, herriko gizarte-maila guztiei erasaten dien geldiune antzeko bat somatzen da Oñatin.

1.848. urtean Francisco Coello-k moldatu zuen planoa eta 1934.ean Damian Lizaurrek egindakoa erkatzen baditugu, tarte luze hortan, Euskal Legearen Enparantza garrantzitsuan izan ezik, Oñatiren itxura ezer gutxi aldatu zela kontura gaitezke.

F) XX. MENDEA.

a) Hirigintza.

Atalburu honetarako ikus azal-osteko aide-argazkia.

Arestian esan denez, XX. mendearen lehen erdialdeak, gerra eta bere ondorioak tartean direla, ez zion Oñatiko hiri-garapenari aparteko berrikuntzarik ekarri.

Alabaina, azpimarkagarria da 1.916-1.956 urteen artean herrikoseme batek burutu zuen lan bikaina, hots, Damian Lizaur arkitektoarena, (...).